Inteligentzia test-en hasiera, inteligentzia exploratzen hasi zirenean du jatorria.
Zientifikoak XIX eta XX. mende bitartean hasi ziren inteligentziaz arduratzen era askotan. Aurreko garaiatan, adibidez XIX. mendearen erdialdean, inteligentzia burmuinaren pisuaren arabera edo gorputzaren proportzioengatik hasi ziren neurtzen. Beste saiakera bat pertsonaren ospean zegoen oinarrituta, pertsona horren izena zenbat alditan agertzen zen liburuetan gehitzen zen, baina teoria honek ez zuen oinarri zientifikorik.
Lehengo metodoa burmuina pisu batean pitsazean oinarritzen zen eta burmuinen batez-bestekoarekin alderatzen zen (1.2-1.5 kg.). Beste experimentuetan, ez zen kontutan izaten emakume eta gizonen pisu eta tamainuaren ezberdintasunak. Inteligentzia pertsona baten ospearen arabera neurtzea ere ez zen batere fidagarria.
Denbora pasa ondoren, inteligentzia “kanpotik” neurtzeari utzi zuten eta burmuinaren “barnea” eta honen errendimendua (adibidez, burmuinak zenbat denbora behar zuen erantzuteko) kontutan izaten hasi ziren.
Lehenengo inteligentzi Test-a Binet eta Simon izeneko bi psikologoek sortu zuten, hemendik habiatuta IQ test-era heldu ziren. Binet eta Simon gehien bat eskoletako umeekin egin zuten lan, datuak gordetzeko kapazidadea, lexikoa eta buruketak ebazteko era kontutan izanik. Haien test-etan oinarritu ziren eskola-porrotaren jatorria bilatzeko.
Erantzunetatik abiatuz adin mentala-ren kontzeptua atera zen eta adin kronologikoa-rekin konparatu egiten zen. Umeen adin mentala adin kronologikoa gainditzen zuenean beste umeak baino inteligentzia hangiagoa zutela esaten zen eta alderantziz.
Beraz, gaur egungo inteligentzi test-ak kontutan izanik, garai hartako erak guztiz alferrikakoak direla esan daieteke.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario