lunes, 12 de enero de 2009

Carlos Blanco


Hone hemen Carlos Blanco-ren biografia:



Carlos Blanco Pérez Madrilen jaio zen 1986ko martxoak 7an.


Calors Blanco supergaitua, hitz egiten hasi zen bakarrik zazpi ilabete zituenean eta bi urterekin irakurtzen ikasi zuen. Oso txikitatik zientzia, politika eta arkeologiagatik interesatu egin zen eta zortzi urterekin bere kabuz egiptoera eta sumerioa ikasi zituen. 1997an, 11 urterekin Espainiako Egiptologiako Asoziazioan onartu egin zuten, Europako egiptologo ezagunena bihurtuz eta munduko jeroglifikoen argitzaile gazteena bihurtuz. Lehenengo konferentzia 11 ureterekin eman zuen eta urte horiekin ohorezko kidea egiten zuten Bartzelonako Museo Egiptiarran.


1998an Egiptora gonbidatua izan zen Gobernu Egiptiarraren eskutik, gainera beka bat eskaini zioten arabiera eta zientzia biblikoak ikasteko Ikasketa Islamikoen Instituto Egiptiarran. Bitartean ingelera, frantseza, alemaniera, hebrear, egiptoera, latina eta minoicoa ikasi zituen.


Urte bat beranduago, 13 urterekin, oso ezaguna bihurtu zen Espainiako telebistan, irratian etab.-etan agertzeagatik. Crónicas Marcianas telesailan bere arloa izatera heldu zen, bertan astero zientzia, politika, filosofia eta historiaz aritzen zen. Telebista eta irrati askotatik igaro zen, Yugoslavia eta Colombiara helduz.


Karid Riga Saïd asoziazioaren eskutik beka jaso zuen eta 2.000 urtean Jonathan Katz irakaslearen eskutik Westminster School (Londres) ikasi egin zuen.


2001ean, unibertzitatean hasi zen, 15 urte zituela Nafarroako Univertsitatean. Bertan Filosofian, Zientzia kimikoetan eta Teologiako merituak jaso zituen. Bertan errusiera eta txinera ikasi zituen.


Carlos Blanco International Association of Egyptologists-en kidea da, baita ere Espainiako Supergatieun Asoziaziokoa.

1 comentario:

  1. Woaw! beldurra ematen du irakurtzeak Carlos-en biografia!!!!!!!!!
    Nik telebista ikusteagatik ezagutzen dut, galdereei buruzko programa batean agertu zen eta beste programa batzuetan ere bere bizitzaz hitz egiten. Eta nahiz eta, kontatzen duzuna ezagutzen dudan, oraindik oso harigarria iruditzen zait dakien guztia!
    Akademia bat edo monumentu bat egin behar diote!

    ResponderEliminar