Desabantailak edo arazoak:
- Ume supergaitu batzuk ez dituzte batez-bestekoaren nota baino hobeagoak ateratzen, haien ehuneko kopuru txiki bat eskola-porrota izaten dute ikasten eta ulertzen dutelako era ezberdin batean. Hala ere, topiko bat da ume supergaitu guztiek arazoak dituztela eta eskola-porrota izaten dutela.
- Batzuetan ume supergaituen adin mentala ez dator bat haien adin fisikoarekin eta haien behar afektiboak beste umeena baino handiagoa da haien hipersentiberatasunagatik(sentzoriala, emozionala zein intelektuala).
- Supergaitu batzuei arreta arazo okerrak ezartzen zaie. Azkar ikasten dute, laster azpertzen dira eta aditasuna azkar galtzen dute. Arrazoi hauengatik askotan ume hiperaktiboekin nahastu egiten dira.
- Askotan molestagarria den jarrera izan dezakete, adibidez goizetik gauerarte galderak egiten aritzea (oso adin goiztiarran hasten dira "zergaitik" galdera egiten), inposatzen zaien erregelak zalantzan jartzen dituzte eta ez dituzte zuzengabeko jarrerak onartzen ( ez haien kasuan ez besteena)
- Perfekzionistak direnez, haiekin elkarrizketan daudenei esaten dutena denbora osoan zuzentzen ari dira.
No hay comentarios:
Publicar un comentario