domingo, 11 de enero de 2009

8 inteligentziak

8 inteligentzia mota ereistu egiten dira gaur egun:

  • korporala
  • interpertsonala
  • intra-pertsonala
  • logiko-matematikoa
  • musikala
  • linguistikoa
  • espaziala
  • naturalista

Bideo honek inteligentzia bakoitza azaldu egiten du, gainera istorian zehar egon diren pertsonaia famatuekin lotu egiten dituzte.

Alfred Binet: Inteligentzia Test-en sortzailea


Alfred Binet (Niza, 1857aren uztailak 11- Paris, 1911aren urriak 18) pedagogo eta psikologo frantseza. Psikometrian emandako laguntzagatik ezaguna. Inteligentzia test-en sortzailea kontzideratzen da.

Mediku eta margolari baten semea, Alfed Binet Niza-n jaio zen 1857aren uzatilak 11an. Bigarren mailako ikasketak Paris-en bukatu ondoren, medikuntza, zientzia naturalak eta eskubideen ikasketak egiten ditu.

Bere alaben (Madeleine (1885) eta Alice (1888)) jaiotzak ikasketa gai berri bat ekartzen dio.

1890ean Henri Beaunis ezagutu egiten du, Piskofosiologia laborategi sortzailea, Sorbonan 1889an.

1892an Théodore Simon, Binet-ekin erlazioa ezartzen du, aritzen den ume ez arruntetaz mintzatzeko. Orduan, elkar-lanean hasi egiten dira.

1894an, Alfred Binet, Henri Beaunis-ekin "L'année psychologique" aldizkaria sortzen du. Hurrengo urtean, psikofisiologiako laborategiaren zuzendaria izatera heltzen da, Henri Beaunis-en ordez.

1905ean, gobernu fratsezaren eskaeraz, Binet inteligentziaren eskala metrikoa argitaratu egiten du, Simon-ekin sortuta. Eskala honen helburua umeen inteligentzia haien adina(adin mentala) kontutan izanik neurtzea da. Hurrengo urteetan hobekuntzak izango ditu. Lan hau beste inteligentzia test-en oinarria bihurtuko da, bates ere CI.

Lan hauek psikologia diferentzialaren euskarria bihurtzen dute.

Alfred Binet 1911aren urriak 28an hil egiten da kongestio zerebral baten ondorioz.

Inteligentzia test-en historia

Inteligentzia test-en hasiera, inteligentzia exploratzen hasi zirenean du jatorria.


Zientifikoak XIX eta XX. mende bitartean hasi ziren inteligentziaz arduratzen era askotan. Aurreko garaiatan, adibidez XIX. mendearen erdialdean, inteligentzia burmuinaren pisuaren arabera edo gorputzaren proportzioengatik hasi ziren neurtzen. Beste saiakera bat pertsonaren ospean zegoen oinarrituta, pertsona horren izena zenbat alditan agertzen zen liburuetan gehitzen zen, baina teoria honek ez zuen oinarri zientifikorik.

Lehengo metodoa burmuina pisu batean pitsazean oinarritzen zen eta burmuinen batez-bestekoarekin alderatzen zen (1.2-1.5 kg.). Beste experimentuetan, ez zen kontutan izaten emakume eta gizonen pisu eta tamainuaren ezberdintasunak. Inteligentzia pertsona baten ospearen arabera neurtzea ere ez zen batere fidagarria.

Denbora pasa ondoren, inteligentzia “kanpotik” neurtzeari utzi zuten eta burmuinaren “barnea” eta honen errendimendua (adibidez, burmuinak zenbat denbora behar zuen erantzuteko) kontutan izaten hasi ziren.

Lehenengo inteligentzi Test-a Binet eta Simon izeneko bi psikologoek sortu zuten, hemendik habiatuta IQ test-era heldu ziren. Binet eta Simon gehien bat eskoletako umeekin egin zuten lan, datuak gordetzeko kapazidadea, lexikoa eta buruketak ebazteko era kontutan izanik. Haien test-etan oinarritu ziren eskola-porrotaren jatorria bilatzeko.

Erantzunetatik abiatuz adin mentala-ren kontzeptua atera zen eta adin kronologikoa-rekin konparatu egiten zen. Umeen adin mentala adin kronologikoa gainditzen zuenean beste umeak baino inteligentzia hangiagoa zutela esaten zen eta alderantziz.

Beraz, gaur egungo inteligentzi test-ak kontutan izanik, garai hartako erak guztiz alferrikakoak direla esan daieteke.

Supergaituen konferentzia

Hezkuntzaren tratua

Supergaituak laguntzeko, eskola orduetan hezkuntza sisetmaren barne curriculum-aren organizazio malgua eman behar da, ikasleek edukiak arazorik gabe landu ditzaten, baikoitza bere erritmora lan egin dezan, haien interes eta gaitasunen arabera aurrera eginez: ikasle bakoitzak bere behar indibidualen erritmoa eta aprendizaia zehaztuz.

Zergatik esku-hartu behar da?

  • Lantzen ez den talentua galdu egiten delako.

  • Gaitasu handiko umeei ez aditzea, ume kopuru handiari arreta ez jartzea delako (adibidez Espainian 300.000)

  • Bidezkoa delako hezkuntza sistema ume gaituenak identifikatzea hezkuntza hoberena jaso dezaten, haien gaitasunekin lotuta. Eskolak ikasle guztien konpetentzia maila ezagutu behar du, bakoitzari behar duena emateko.

  • Talentua garatu eta lantzea berdintasunean oinarrituta egon behar delako.

  • Gizartearen mito eta aurreiritziekin (haien garapena eten egiten dituztenak) bukatu behar delako.

  • Gaitasun handiko umeen garapen intelektuala osotasunean garatu ahal izateko, oztoporik gabe utzi behar zaie.

Hezkuntzaren arazoa al da?

Gaitasun intelektual handia izatea ez da arazo bat, baina arreta aproposa ez jasotzea arazo bat bihur daiteke. Orokorrean, ikasle hauek ez dute behar duten estimulo intelektuala jasotzen, honen arrazoia irakasleen motibazio edo errekurtso falta da, irakasleek gehiengoari arreta jartzen diote,gutxiengoa (ikasteko arazoak dituzten ikasleak eta ezagutzak azkarrago jasotzen dituztenei) bertan utziz. Ondorioz, haien garapen intelektual eta afektiboak hasieran ez zen arazo batean bihur daiteke.

Desabantailak edo arazoak:

  • Ume supergaitu batzuk ez dituzte batez-bestekoaren nota baino hobeagoak ateratzen, haien ehuneko kopuru txiki bat eskola-porrota izaten dute ikasten eta ulertzen dutelako era ezberdin batean. Hala ere, topiko bat da ume supergaitu guztiek arazoak dituztela eta eskola-porrota izaten dutela.

  • Batzuetan ume supergaituen adin mentala ez dator bat haien adin fisikoarekin eta haien behar afektiboak beste umeena baino handiagoa da haien hipersentiberatasunagatik(sentzoriala, emozionala zein intelektuala).

  • Supergaitu batzuei arreta arazo okerrak ezartzen zaie. Azkar ikasten dute, laster azpertzen dira eta aditasuna azkar galtzen dute. Arrazoi hauengatik askotan ume hiperaktiboekin nahastu egiten dira.

  • Askotan molestagarria den jarrera izan dezakete, adibidez goizetik gauerarte galderak egiten aritzea (oso adin goiztiarran hasten dira "zergaitik" galdera egiten), inposatzen zaien erregelak zalantzan jartzen dituzte eta ez dituzte zuzengabeko jarrerak onartzen ( ez haien kasuan ez besteena)

  • Perfekzionistak direnez, haiekin elkarrizketan daudenei esaten dutena denbora osoan zuzentzen ari dira.

viernes, 26 de diciembre de 2008

SuPeRgAiTuAk

kaixo!
Blog honetan ume sugergaituei buruz arituko naiz. Arazo honi askotan ez zaioa esku-hartzen eta beste arazo askoen moduan, garrantzia eta arreta eman behar zaio.

Hasteko definisio batzuk jarriko ditut hobeto uler dezazuen zertaz ibiliko naizen:

- Arrakasta lortzera ailegatzen de sujetua eta bere adin bereko lagunak heltzen ez direnean.

-Maila ertainaren gainetik dagoen gaitasun intelektuala.


Hurrengo sarreretan saiatuko naiz gai hau zuei hurbiltzen hobeto uler dezazuen eta etorkizunean lagungarri izateko.